Zergatik uste duzu Donostia 2016ko Europako Kultur Hiruburu izan behar dela?
Izugarrizko aukera ona litzateke orain arte martxan eduki dugun prozesuan sakontzeko eta esparru gehiagotara hedatzeko. Donostia inguruaz gain, Gipuzkoa eta Euskal Herri mailan ere lan egingo genuke. Baita Europarekin ere.
Finalean dauden gainerako hiruburuekin alderatuz, zein berezitasun edo bereizgarri du aldeko Donostiak?
Guk prozesuari ematen diogu garrantzia. Ez dugu 2016rako programazio bat prestatu. Gauza ezberdinak egin nahi dutenekin konexio eta harreman berriak sortzen hasten da. 2016an inflexio puntu bat lortuko du proiektuak. Gure proiektuak aldeko dituen puntuak prozesuaren bidea, kulturari buruz dugun kontzeptua (teknologia, kirola, natura, mugikortasuna, antzerkiak,...) eta gure interesekoak diren gaiak (dibertsitate linguistikoa, giza eskubideak eta elkarbizitza,...) unibertsalak izatea dira. Orokorrean esanda, hezkuntza, lan egiteko modua eta Euskal Herria bera transformatzeko proiektua da.
Beraz, jarraikortasuna da proiektuak duen berezitasuna?
Hori da. Eta proiektuaren puntu horrek eman digu aukera gauden lekuan egoteko.
Herritarrek nola parte hartu ahal dute hautagaitza honetan?
Hasiera-hasieratik, proiektu kolektibo bat bezala planteatu da hautagaitza eta horren barruan daude herritarrak ere. Hasiera baten galdeketak egin genituen, proiektuak jorratu beharreko puntuak argitze aldera. Eta aurretik aipatu ditudan gaiak galdeketa horretatik atera dira. Baina herritarren parte-hartzea ez da hor amaitzen. Irabazten badugu parte-hartzeak aurrera jarraituko du, gauza berriak sortu eta daudenei forma gehiago emateko.
Zehatz esateko, irabaziz gero, aldaketa non nabarituko da?
Proiektuak biltzen dituen lan sistema berria eta bestelako puntuak martxan jarriko lirateke eta herritar gehiago inplikatzeko aukera edukiko dugu. Halaber, momentu honetan Donostian zentratuta dagoen proiektua Gipuzkoa osora, Bizkaiara, Arabara eta Iparraldera ere zabaldu ahalko da. Funtsean, proiektua indartu eta zabaldu egingo da.
Loreto Rubio zure lankideak hautagaitza hau aurkeztea Joko Olinpikoetarako hautagaitza aurkeztea baino zailagoa dela esan du. Ados zaude?
Erabat. Joko Olinpikoak guztiok dakigu zer diren baina Kultur Hiruburu izatea ez. Hori definitu egin behar da. Gauza horiek programazio konkretu batean jaso eta azaltzea zailagoa da.
Zuretzat zer izan da du proiektuan parte hartzea?
Opari bat izan da. Gogorra izan da baina ona. Jende eta erakunde ezberdinak ezagutu eta haiengandik asko ikasi dut.