Mikel Aristi lidergoa defendatzera

Xabier Urtzelai 2011ko eka. 27a, 16:16

Joan den egubakoitzaz geroztik Gipuzkoako Itzulia korritzen dabiltza gazte mailako txirrindulariak, eta gaur, astelehena, izango dute laugarren eta azken etapa, Zarautzen. Hala, aurreikusi moduan Sumofic taldea protagonista izaten dabil proban, bertako kide Mikel Aristi lider dago-eta sailkapenean. Lidergoa mantentzeko egingo du gaur lan.  

Egubakoitzeko erlojupekoan (Aian) bigarren sailkatu zen Aristi, Caja Ruraleko Pello Olaberriak egin zuen-eta erlojupeko motz eta azkarrean denbora onena (3.57). Hurrengo hitzordua zapatuan zuten, Olaberrian, eta hor ere Aristi garaipenetik gertu egon zen, berriro ere bigarren sailkatuta. Olaberrian Asier Gandarias (caja Rural) izan zen onena, eta Bergarakoa zazpi segundora helmugaratu zen.

Mailota jantzita

Podiumera birritan igota Aristik liderraren mailota jantzi zuen, eta domekan lortutako garaipenak berretsi  zuen lasterketako gizonik indartsuenetakoa zela; zortzi laguneko taldetxoa iritsi zen azken kilometrora batera, eta helmugan bertan bi segundoko aldeagatik irabazi zion Aristik Grant Fergusoni (Beste Alde).

Hala, Gipuzkoako txapelduna izateko azken lasterketa geratzen da, gaur, astelehena 16:00etan hasiko dutena. Txirrindulariek 92 kilometroko etapa izango dute aurretik eta Meagasko eta Garateko gainak gainditu beharko dituzte. Informazio gehiago, eta sailkapena, hemen.

Sailkapen orokorra:

ARISTI GARDOKI, MIKEL 4:32:01

FERGUSON , GRANT  0.12ra

UNANUE DIEZ, ASIER  0.23ra

SANTAMARIA ROSAS, SERGIO  0.58ra

BENGOETXEA ARTETXE XABIER  1.08ra

ARMENGOL GONZALO, EDUARDO  1.34ra

AZKARATE    RAMIREZ,    IKER  1.48ra

SALBARREDI MAIZKURRENA, BE  1.57ra

MARTIN    GUTIERREZ,    FCO.    2.18ra

JAVIER SAEZ DE OCARIZ GANU, EDER   2.32ra

---------------

Debagoieneko lasterkari hauek daude proban:

SUMOFIC:

11    MIKEL ARISTI GARDOKI

12    BEÑAT ETXABE LETURIA

13    JOKIN ETXABE LETURIA

14   XABIER GALLASTEGI BARRUTI

15  ANDONI LASA LIZARRALDE

16   ENEKO LIZARRALDE DELGADO

17    HODEI OROBENGOA GALLASTE

MUGARRI-JAY

61    IKER ESKIBEL ELORZA

62    ADRIAN UGALDE IGARTUA

63    RAFAEL CORDERO MURILLO

64    JON    ANDER    KORTABARRIA    

65    ALEX ARANBURU GOIRIZELAIA

66    ASIER UROZ GEIJO

ULMA-ITURRIAGA

191    AITOR    UMEREZ    KORTABARRIA

192    UNAI ARABAOLAZA OJEA

193    JOKIN BERGARA EGUREN

194    IGOR CABALLERO DOMINGUEZ

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak