'.eus' domeinua eskatuko dute ICANNen irizpide aldaketari esker

Jon Berezibar 2011ko ekainaren 20a

ICANN datorren urtean lehen mailako domeinu berriak onartzen hasiko dela iragarri bezain laster PuntuEus elkarteak esan du .eus domeinua eskatuko duela. Diotenez, "elkartea jaio zen egunetik" egon dira "albiste honen zain".

Peter Dengate Thrush ICANNeko Zuzendaritza Mahaiko lehendakariak esandakoekin bat egiten dute PuntuEus elkartekoek, "edozein hizkuntza eta idazkerako lehen mailako domeinu berriak eskatu ahalko" baitira eta historian lehen aldiz gertatuko da hau, gainera. 2004ean ireki zen azkeneko aldiz lehen mailako domeinuak eskatzeko aukera eta ordutik domeinuen aginteaz arduratzen den erakundea horiek eskuratzeko irizpideei buruz ibili da eztabaidatzen. Hala, 2012ko urtarrilaren 12an irizpide berriekin, eskera aldi berri bati ekingo diote ICANNek eta PuntuEus Elkarteak berea egingo du .eus euskal domeinuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak