Twitter kontu bana, herri eta gai bakoitzeko

Usoa Agirre 2011ko ekainaren 14a

Goienako kazetariok Twitter bidez ere emango dizuegu informazioa orain. Orain arte Twitter kontu bakarra izan dugu albiste guztietarako, baina erreminta hartzen dabilen indarra ikusita, lantzen ditugun herri eta gai bakoitzeko kontu bat sortu dugu. Hala, kazetari batek kudeatuko du kontu bakoitza eta Twitterren ere interesgarri iruditzen zaizkizuen albisteak bakarrik jarraitu ahal izango dituzue.

Goienaren orokorra orain artekoa izango da: @goiena. Kontu horretan Goienaren inguruko berriak, telebistako programazioa, azken ordukoak... jasoko dituzu.

Herriak

Gaiak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak