Oihana Kortazar elgetarra, Europako txapeldun berria

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko eka. 13a, 14:08

Atzo, domeka, azkarrena izan zen Italia eta Suiza artean jokatutako International SkyRace Valmalenco-Poschiavo lasterketan.

Forman da Oihana Kortazar elgetarra. Amatasun kontuengatik konpetiziotik kanpo egon da urte eta erdian, baina indartsu itzuli da. Atzo, domeka, bera izan zen azkarrena Italia eta Suiza artean jokatutako International SkyRace Valmalenco-Poschiavo lasterketan.

31 kilometroko lasterketa egin zuen elgetarrak ia 1.000 metroko altitudean. Emakumezkoetan Kortazar izan zen azkarren. Bere denbora: 3:18:46. Bigarrena Emanuela Brizio italiarra izan zen (3:22:00) eta hirugarrena Espainiako selekzioko Nuria Dominguez (3:22:43). Gizonezkoetan Robert Krupicka txekiarra izan zen jaun eta jabe (2:39:59).

Kortazarrek Zegama Aizkorri irabazi berria du eta Espainiako Kopa eta Txapelketa prestatzen ari da. Uztailaren 3an jokatuko dira biak Vilallerren, Lleidan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak