Albistea nabarmentzeko modukoa da Osasunaren Mundu Erakundeak lehen aldiz eman baitu iritzi bat sakelakoei buruz baina beti ere “lepora dakizkioke” edota “ikertzen jarritu beharra dago” moduko esaldiak erabiliz. Ikerketa luze bat eskatzen dute agentziatik, informazioa falta dela, eta hori dela gaur egungo eginbehar nagusia.
Ikerketa gauzatu duen agentziaren buruek orain OME-ren esku utzi dute gomedioak egitea. Datu moduan, esan dutena da 2004tik hona %40 hazi dela garuneko minbizia izateko arriskua sakeleko telefonoa asko erabiltzen dutenen artean baina zehaztu dute erabilpen horrek ez daukala zertan minbiziarekin lotura izan.
Hala ete guztiz ere, animaliekin eginiko ikeketak dira kontuan hartu dituztenak eta haietan ere ezin izan dute frogatu sakelakoen uhinek ADNa eralda dezaketenik ala atomo eta molekulak hautsi. Agentzian 14 herrialdeko 31 zientzialarik hartzen dute parte.
Honekin batera, minbiziaren aurkako erakundeetatik eta baita Espainiako Osasun Ministeriorik ere, diote garuneko minbizi kasuak areagotzen dabiltzala esateko besteko ebidentziarik ez dagoela oraindik orain nahiz eta azken urteetan sakelakoen zabalkundea benetan handi izan. Minbiziaren Ikerketarako Naizoarteko Agentzia erakunde serio moduan jotzen da, alabaina.