Antzerako zerbitzuen moduan hodeiean biltegiratuko da musika eta streaming bidez entzun ahalko. Spotify edota iTunesen moduan ez dute katalogo bat eskainiko, musika gordetzeko espazio bat baizik. Espazio horren neurria oraindik ez dute zehaztu baina probak egiteko gonbidapenak eska daitezke dagoeneko (Estatu Batueran bakarrik) eta baliteke beta moduan denbora luzez egotea bestelako zehaztapenik ez baitute egin.