Microsoftek Skype erosi berri du

Jon Berezibar 2011ko maiatzaren 10a

Azken hiru hamarkadetako erosketarik handiena egin du Microsoftek eta ematen du Microsoft Live zerbitzuan  etorriko dela aurrerantzean integratuta Skype. Komunikazio zerbitzuaren 686 milioi dolarreko zorrari ere egin beharko dio aurre Bill Gatesen erraldoiak baina, aldi berean, bereganatu egingo dituzte Skypen erregistratuta dauden 663 milioi erabiltzaileak. Tratua 8,5 bilioi dolarretan itxi dute eta datozen orduetan egingo dute iragarpen ofiziala.

Azken orduetan ia konfirmatutzat eman bada ere gaur goizaldean etorri da baieztapena, erosketa 8,5 bilioi dolarren truke egin dela argituz. Kontu bitxia izan da ze azken asteetan Google eta Facebooken artean kokatzen zuten hedabideek lehia baina azkenean Gatesen erraldoiak eskuratu du jatorri estoniarreko komunikazio-software enpresa.

Egun Luxemburgen daukate egoitza eta jakina da sasoi estua izan dutela azken urteetan finantziazioa dela-eta. Microsoften aldetik, Steve Ballmer burua izan da negoziazioen arduraduna eta azken hiru hamarkadetan egin duten erosketarik handiena izan da. Momentuz, Skypen 686 milioi dolarreko zorrari egin beharko dio aurre Microsoftek baina, aldi berean, dei zerbitzuan erregistratutako 663 milioi erabiltzailerengana iristeko bidea zabalik izango dute. Hain zuzen, itxura guztien arabera, Microsoft Live zerbitzuan integratuta etorriko litzateke aurrerantzean Skype.

Iragarpen ofiziala datozen orduetan egingo dute bi aldeek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak