Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak baliogabetzea eta maiatzaren 22ko hauteskundeetatik at uztea erabaki duela salatzeko, Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan , Eskoriatzan eta Elgetan kale bilkurak egin dituzte gaur arratsaldean zehar.
Lelo bera izan da bilkura guztietan erabili dutena, Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez! leloa hain zuzen ere. Aderdi politikoetako kideez gain, hainbat herritarrek ere egin dute bat kale bilkurekin.