ELAk eta LABek Gorenaren erabakia salatuko dute

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko maiatzaren 4a

ELAk eta LABek egubakoitzerako deitu dituzte Arrasate, Bergara eta Oñatiko udaletxe parean elkarretaratzeak, 12:00etan, Bilduren gainean Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatzeko. Udal langileak deituta dituzte, eta nahi duten herritarrek ere parte hartu ahal izango dute. Bestalde, egun berean, lantegietan ere elkarretaratzeak deitu dituzte. Lantegi bakoitzak ikusiko du egin ala ez, eta ze ordutan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak