Ekitaldi edota ikus-entzunezkoen streamingak gero eta garrantzia handiagoa du sarean, are gehiago, teknologiak dagoeneko kalitatezko zuzeneko emisioak berma ditzakeenean. Aurretik zenbait proba eta egin eta gero, zuzeneko emisio zerbitzua hasi da eskaintzen gaur Youtube. Momentuaz kate batzuri bakarrik utziko diete streaminga egiten baina asmoa da datozen hilebeteetan milaka erabiltzaileri aukera ematea. Zerbitzuak YoutubeLive dauka izena eta , gehien bat, kirola eta dokumentalak hasi dira emititzen. Erabiltzaileari gainera emisioen egutegi batera harpidetu eta ekitaldien berri jasotzeko aukera ematen zaio.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.