Suziria piztu duena Jorge Martínez (@cokeluark) izan da, atzo gauean eta futbol partidua ikusten zebilena, twitterren ziharduen eta eskandalugarri iruditu zitzaion tuit baten bidez jakindakoa, hau da, Espainiako 36 eurodiputatuk uko egin ziotela turista klasean hegan egiteari. Albisteak asaldatuta politikarien zerrenda bilatu eta tuiteatzen hasi zen #eurodiputadoscaraduras etiketarekin.
Gaztea, langabezia baina politikan fedea
Jorge Martínezek 26 urte dauzka eta langabezia dago. Telekomunikazioetan eta informatikan modulua dauka egina eta ezin du langabeziarik kobratu, horretarako 60 lanegun falta baitzaizkio. Lantxo txikiak eginez ateratzen ditu sosak. Politikan fedea erabat galdua ez duela ere badio eta hedabide bati gaur azaldu dio alderdi sozilistaren afialitua ere badela orain gutxitik hona.
Etiketa hori tuiteatzen hasi zen partiduaren erdian eta haren lagunez aparte zenbait kirol kazetari ere hasi ziren etiketa horrekin tuiteatzen (60.000 jarraitzaile dituen Juanma Crespo, adibidez, edota, Gaby Ruiz, 12.500 jarraitzailerekin) eta horrek ikaragarri zabaldu zuen ordu gutxitan gaztearen salaketa, trending topic bilakatuz.
Sortutako iskanbila ikusita alderdi politikoak ere hasi ziren twitter bidez azalpenak ematen, hedabideek bozgorailua eman zioten gaiari eta jasotako hautsa ikaragarri izan da. Goizaldean PSOEk prentsa oharra kaleratu du esanez abstenitu egingo dela eta UPyD-k ere iragarri du botua aldatuko duela.
Espainian gainera #nolesvotes etiketak eta muguimenduak zabaldunde nabarmena jaso du ustelketia kasuak edota politikarien jardun ez zunena salatzeko.