Larry Page, fundatzaileetako bat, Googlen CEO izatera itzuli da gaur

Jon Berezibar 2011ko apirilaren 4a

Googlen fundatzaileetako bat da Page eta espezialistek diote Facebooki aurre egitea dela CEO berriaren kezka nagusia. Lan egiteko estilo berria eman gura dio konpainiari. Sortzailea konpainiari itzultzen denean, aurrekariek erakutsi dute arrakasta berria lortu ohi dutela enpresek. Hori espero dute Googlen ere.

Gaur hartu du Larry Pagek bilaketen erraldoiaren aginte-makila alboan Sergey Brin duela (hirurak eskumako irudian). Eric Schmidten lekua hartuko du Pagek; hura aurrerantzean konpainiaren presidentzian egongo da eta esamesek diote balitekela Schmidt izatea Obamaren hurrengo Merkataritza arduraduna.

The Wall Street Journalek dagoeneko jakitera eman ditu Pagek egin dituen zenbait aldaketa, gehienak lan egiteko estiloari dagozkionak. Gaur bertan Pagek zuzendariei eskatu die 60 karaktere baino gutxiagotan azal diezaioten zertan diharduten lanean. Konpainiari bultzaldi berria ematea da orain asmoa eta fundatzaileetako batek  giderra hartu izana oso ondo ikusten dute analistek. Google Health da konpianiak esku artean duen proiekturik entzutetsuena baina zenbait iturrik Facebooken aurkako lehia jartzen dute Pagen lehentasunen zerrendan lehena. Gaur egun 30.000 langile dituen enpresa zuzentzeaz arduratu beharko da, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak