Euskaraz, zein edozein hizkuntzatan, abesten duten taldeekin osatuko da sarea eta erabiltzaileari banda berriak proposatko dizkio BandaBeat-ek, bere gustueen zein antzeko banden arabera. Taldeei, noski, euren musika igotzeko aukera ematen die eta gunea bera arduratzen da sustapenaz. 267 abesti daude euskaraz.
Lehiaketak
Horixe izango dira guneari bizia emateko modua, bande arteko lehiaketa birtualak antolatuz. Sari moduan taldeei kontzertuak egin, irratietan sartzeko modua edota diskoa grabatzeko aukera emango diete, sari moduan.
Dagoeneko ezaguna den Banden Lehia izango da lehiaketa horietako bat, aurrerantzean, BandaBeat-etik zuzendua. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta aurrekoetan atariak 20.000 bisitatik gora izan zituela azaltzen dute Azkue Fundaziotik.