Skype bidezko lehen kabina ipini dute Estonian

Jon Berezibar 2011ko martxoaren 30a

Tallinngo aeroportuan dago eta deiak VoiP teknologiarekin egingo dituzte bidaiariek. Kabinak pantaila ukigarri bat dauka eta interfazeak ohiko Skypen antza dauka. AdTech-ek eta publizitaterako pantaila ukigarrietan espezializaturiko enpresa batek ipini dute eta asmoa da modu zabalean ekoizten hastea datozen sei hilabeteetan.

Hain zuzen, enpresak egoitza nagusia Luxenburgen badu ere, Estonian garatu zuten Skypen softwarea. Aireportuez gain, portu, hotel, merkataritza guneetan edota ospitaleetan ipiniko dituzte kabinok.

Atzo bertan Skypek aldi berean konektaturiko 30 milioi erabiltzaileren muga gainditu zuen eta dagoeneko; mundu mailan, 600 milioi erabiltzaile dauzkate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak