Honek, noski, bere mugak izango ditu eta Cloud Drive delakoak 5 GB arterako topea dauka, doan, baina 20 GBra ere handitu daiteke espazioa, urteko 20 dolarreko kuota batekin , AAC eta MP3 formatuetan abestiak igotzeko. Han gordetako musika Cloud Player delakoaren bitartez entzun ahal izango da web bidez edota Android sistema eragilea daukaten eskuko telefono eta gailuetan.
Lehiaren aurretik
Urrats berri honekin lehia zuzenaren aurrean kokatu da Amazon baina esaten da Apple eta Google ere aspalditik dabiltzala antzerako zerbitzu baten lanean.