LOL sigla da erabiliena, Laugh out Loud esan gura duena (barrez lehertu), eta baita OMG, Oh MY God, ere (Ene Jainkoa!). Gazteen artean sigla horien ezagupen eta erabilpena zabaldua badago ere (baita euskaraz ere), ez dira hain berriak eta Oxfordeko adituek diote OMG, esate baterako, 1917 urtean dokumentatu zela lehen aldiz zenbait gutunetan. Beste batzuen artean, FYI siglak (For your information, “Jakin dezazula…” ) ere lortu bere tokia hiztegian.
Gehikuntza berri hauen artean are deigarriago da ♥ (bihotza) piktograma ere sartzea, hainbeste pegatina eta elastikotan ikusitako sinboloa.