Guztiz eskuragarri dagoen txosten baten azaltzen dute ikerketa eta internet erabiltzaileen zein ordenagailurik ere ez duten pertsonen artean egin dute. Bi kasuetan, modu beretsuan egin du behera musikaren kontsumoak. Londreseko ekonomistek diote gakoa mundu mailan gertatu den ekonomia krisian dagoela, horrek murriztu baitu kontsumitzaileen erosteko ahalmena. Deskarga ilegalak eta salmenten beherakada lotzea dikotomia faltsutzat jotzen dute ikerketan. Era berean, gezurtzat jo dute deskargatutako disko bakoitzeko salmenta bat galtzen dela, erantzunez ea nola froga daitekeen pertsona horiek ordaindu behar izatekotan disko hori erosi egingo zuketenik edota deskargatutako hori entzun eta gero, diskoa erosi ez dutenik ala artistaren kontzertuetara joan ez direnik.