Elektronika-gailuen ekoizpena ere astindu du Japoniako hondamendiak

Jon Berezibar 2011ko mar. 16a, 13:29

Japoniako lurrikarek eta tsunamiak eragindako hondamendiak ondorenak utziko dute epe ertaiera elektronikaren merkatuan, herrialdean mundu mailako erdieroaleen hirugarren ekoizlea da-eta. Toshin¡ba eta Fujitsuk dagoeneko eten dute ekoizpenaren zati bat.

2010ean, esate baterako, hornitzaile japoniarrak munduko ekoizpenaren %20,8az arduratu ziren, erdieroaleei dagokionez, eta elektronika-gailuen ekoizpenaren %13,9a izan zen eurena.

Ekoiztetxe nagusien egoera

Hondamendiaren osteko lehen egoera ikusita, kaltetuenak erdieroaleak fabrikatzeko behar diren lehengaien ekoizpen lantegiak izan dira, hala nola, garraio bide nagusiak ere.
Ekoizpen etxeetara begira, Toshiba eta Fujitsuk jasan dute hondamendiaren latzena, bi ekoizleak kokatzen baitira tsunamiaren eremuan eta dagoeneko iragarri dute etenak eta atzerapenak izango dituztela ekoizpenean.
Sony etxeak ere bi lantegitan eten du ekoizpena, optoelektronikara dedikatzen den den Miyagikoa eta bateriak egiten dituen Fukushimakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak