Spotifyk jadanik milioi bat ordainpeko harpidedun dauzka

Jon Berezibar 2011ko martxoaren 8a

Milioi bat ordainpeko erabiltzaileen marka gainditu berri du Spotifyk. Orain bi urte bi milioi ziren erabiltzaileak guztira – doako harpidedunak zein ordaintzen dutenak – eta orain kopuru hori soil-soilik ordainpekoena da; streaming zerbitzuaren errentagarritasuna argi geratu da, hortaz, agi denez.

On-line musika zerbitzuaren hazkundea geldiezina izan da azken urteetan eta hala egiten jarraituko du mundu osoan. Itxura guztien arabera, aurten gaindituko duen beste marka orotara 10 milioi erabiltzaile kopuruarena izango da.

Estatu Batuetan sartzear

Uneotan Spotify Estatu Batuetako diskoetxe nagusiekin hitzarmenak ixten dihardu zerbitzua han aurki abiatzeko helburuarekin. Zailtasunak zailtasun - diskoetxe amerikarrek jarrera nahiko zurruna dute-eta streamingaren aurrean – esamesek diote 100 milioi dolar jaso dituela dagoeneko Suediako konpainiak inbertitzaileen partetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak