Paris Match astekari ezagunak eman du erasoaren berri baina egileen informaziorik ez dute zabaldu oraindik orain. Ministeriotik ere argitu dute norbanakoen daturik ere ez dagoela arriskuan eta gehien bat aurki egitekoa den G20aren bilerari buruzko agiriak atera dituztela. Paris-Matchek zabaldutakoaren arabera, web txinatarretatik zuzendu da erasoa, ministerioko goi-kargudun batek esan dienez.