Bing, Yahoo!-ren gainetik bilaketetan

Jon Berezibar 2011ko martxoaren 3a

Bilaketen mundu mailako merkatu kuota handiagoa dauka dagoeneko Microsoften Bing-ek Yahoo!-k baino. Lehengo aldia da hori gertatzen dena. Statcounterrek – sareko trafikoan espezializatua dagoena – eman ditu datuak eta datuen arabera, Bingek merkatuaren %4,37 dauka eta bere garaian liderra izan zen Yahoo!-k %3,93. Googlek gailurrean jarraitzen du, bilaketen ia %90 bere eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak