Interneteko zentsuraren koloreen mapa

Jon Berezibar 2011ko otsailaren 21a

Interneteko askatasuna geroago eta erregulatuagoa dago, neurri bateko kontroletik erabateko zentsurara, presio-bideak modu askotakoak dira munduan zehar. Mugarik Gabeko Erreportariek luzatutako datuak hartuta, Yuxi You diseinatzaileak panorama azaltzeko web txiki bat osatu du Interneteko Zentsuraren Mapa izenarekin.

Zentsuraren mapa marrazteaz gain, webgunean atentzioa emateko bestelako makina bat datu ere aurki ditzakegu. Esaterako, jasotzen da zeintzuk dira webgunerik zentsuratuenak, besteak beste, Wikipedia, Wikileaks, zenbait sare-sozial edota bideoen streaminga egiten duten webgune batzuk. Gehien zentsuratzen den informazioari dagokionez, blogak, alderdi politikoen webak, norbanakoei buruzko informazio webguneak, gobernuz kanpoko erakundeenak eta  ekimen pribatuenak dira, ordena horretan, OpenNet proiektuaren datuen arabera edukirik zentsuratuenak. Webguneak ixteko motiboei dagokienek, hiru dira argudio nagusiak: lehena gizartearen balore tradizionalak babestea (Singapur edota Erresuma Batuan), bigarrena nazioaren segurtasunaren alde (Estatu Batuetan ala Indian) eta hirugarrena, egonkortasun politikoari eusteko  (Libia edota Jordania).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak