HP etxeak ere aurkeztu du bere tableta, eta iPadaren antzeko neurria du

Jon Berezibar 2011ko ots. 9a, 07:00

Tableten merkatuan lehia bizi egongo da datozen hileetan eskaintza zabal batekin. Baina, tableten eskaintzaren gerran guda bakarra da: guztiak iPadaren kontra.  Hewlett-Packard enpresak ere aurkeztu du bere gailua, HP Touchpad izena daukana. iPadaren aurkarietatik antzekoena da bai tamainan zein pisuan eta gainera Skype erabiltzea ahalbidetzen du aurreko aldeko kamera batekin eta erabat bateragarria da Microsoften Quick Officerekin edota Google Docsekin.

Sistema operatzaileari dagokionez, WebOS da. Posta elektronikoa kudeatzeko erraztasuna, sare sozialetarako sarbide azkarra edota liburu elektronikoa daude  eskaintzen artean eta Amazonen Kindle-kin lotura zuzena dauka HP-ren tabletak. Palm ezagunaren ondorengo handitua da neurri baten.

Zehaztapen teknikoak

HP Touchpadak 700 gramoko pisua du, neurria 19x24x13.7, microUSB sarrera, 9.7’’-ko pantaila eta 1024x768ko erresoluzioa eta memorian bi aukera: 16 GBkoa eta 32koa. Bateriak 8 orduko autonomia dauka. Salmentei dagokienez, udarako gura dute izatea dendetan Estatu Batuetan.

Merkatua gori-gorian

iPad2aren etorrera, hain zuzen ere, geroago eta gertuago ikusten da eta horri Googlek aurkeztu berri duen Android Honeycomb sistema operatzailea abian dela ikusita, lehia bizia izango dela aurreikusten. Applek, momentuz, 14 milioi gailu baino gehiago ditu salduta eta merkatu kuotaren %75arekin, hegemonia osoa du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak