Mugikor-kargatzaile unibertsala urte amaierarako salgai

Jon Berezibar 2011ko otsailaren 10a

Europar Batasunak dagoeneko eman dio argi berdea oinarrizko prototipoari eta markak has daitezke diseinuak egiten urte amaiera baino lehen merkatuan izan ditzaten modelo ezberdinak. Horrekin, mugikor guztiek kargadore mota berdina izatea da helburua, trukagarria eta segurua.

Fabrikatzaileek adostutako kargadore modeloak micro-USB konektore bat dauka eta momentuz 14 fabrikatzailek ekoiztuko dute: Apple, Emblaze Mobile, Huawei Technologies, LGE, Motorola, NEC, Nokis, Qualcomm, Research In Motion, Samsung, Sony Ericsson, Alcatel, Texas Instruments eta Atmel, hurrenez hurren. Gainontzeko markei buruz ez da ezer esan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak