Zerbitzutik eratorritako musika digitalaren salmentak, esaterako, %87,5 igo dira 2009tik eta are hazkunde nabarmenagoa izan dute ordainpeko zerbitzurako harpidetzek, %1400. Hain zuzen, Spotify-k doan nahi adina musika entzuteko aukera ematen du baina saihestu ezin daitekeen publizitatea tartekatzen du. Ordainpeko harpidetza ala Premiun kontua eskuratuz gero, publizitaterik ez da entzuten. 320.000 erabiltzaile daude ordainpean harpidetuta, Daniel Ek zuzendariak emaniko datuen arabera, eta 7 milioi dira erabiltzaileak. Egunero 1.000 erabiltzaile berri pasatzen dira doako kontutik ordainpekora, gainera.
Gaur Europan erabil daiteke soilik Spotify (zehazki, Espainia, Finlandia, Frantzia, Norvegia, Herbehereak, Erresuma Batua eta Suedia). Norvegian eta Suedian gainera, publizitaterik gabeko kontua internet hornitzailearen tarifarekin batera ordaintzeko aukera dago eta horrek zerbitzuaren zabalkundea areagotu egin du.