Espero monduan gaur arratsaldean PP, PSOE eta CiU alderdien aldeko botuekin, 'Sinde' Legea onartu dute Senatuan. 244 boto izan ditu alde eta 12, berriz, aurka. Orain Diputatuen Kongresuan jaso beharko du 'Sinde' Legeak behin betiko botoa onartua eta berretsia izan dadin. Angeles Gonzalez-Sinde kultura ministroak uda aurretik ezarri nahi dutela deskargen aurkako legea adierazi du. Kongresuan, egun batzuk barru onartzea espero da 'Sinde' Legea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.