5 urtera arteko umeek ia lehenago ikasten ei dute 'smartphone'-a erabiltzen, oinetakoetako kordelak lotzen baino

Jon Berezibar 2011ko urtarrilaren 25a

Antza, 2 eta 5 urte arteko bost haurretatik bat zapatetako kordelak lotzen baino abilagoa da smartphone bateko aplikazioak erabiltzen. Umeen %19 da gauza telefono inteligente baten ibiltzeko baina %9 da soilik zapaten korapiloa ganoraz lotzeko gai. AVG enpresak urtero egiten duen inkestatik dator datu bitxi hori Estatu Batuak, Kanada, Frantzia, Italia, Alemania, Espainia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria eta Erresuma Batuan internet bidez 2.200 amari galdetu eta gero. Abilezia tradizionalak abilezia digital berrien aurrean ere atzera doaz, antza.

Eta ez kordelekin bakarrik, haurren erdiak errazago erabiltzen du ordenagailu-joko sinple bat bizikleta baino eta lau haurretatik batek erraz ireki dezake web nabigatzaile bat baina zailtasunak ditu laguntza barik igeri egiteko.

AVGko arduradunek zera diote, "teknologiak erabat aldatu" duela "umeak hazteko modua eta haurrak gurasoei erabat ezezaguna egingo zitzaien inguru baten" dabiltzala hazten. Smartphone eta ordenagailua telebistak zuen lekua dabiltza hartzen haurren entretenimendu eta hezkuntzan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak