Galileo proiektua Europar Batasuneko apustu garrantzitsuenetako bat izan da amerikarren GPSarekiko mendekotasunetik irteteko eta Europak bere satelite konstelazio propioa gara dezan, alabaina, europar buruzagi politikoak ez dira gauza izan egitasmoari behar bezalako bultzada emateko. GPSaren nagusitza eta inbertsio pribatuaren interes urria ere baldintzatzaileak izan dira.
Momentuz Batasunak bi satelite esperimental besterik ez ditu orbitaratu eta aurten jaurtiko dituzte beste lau modu guztiz operatiboan. Asmoa da lehen lau horien ostean, hiru hilean behin satelite bat gehiago orbitaratzea 18ko kopurura iritsi arte. 2014 urtean ekingo liokete lehen zerbitzuak eskaintzeari baina orduan ere, GPSak baino zehaztasun gutxiagoarekin.