Erakundeek deituriko azken oposaketatan 814 aurkeztuetatik 71k besterik ez zuten hizkuntza eskakizuna eskuratzea lortu, beste era batera esanda, %91,2ak suspenditu zuen. Vocentoren Donostiako egunkariak emaniko datuen arabera, gainera, langile horietatik gehienak euskara ikasteko lanetik liberatuta zeuden. HAEE-k pasa den abenduaren 27an eginiko azterketen emaitzetatik jaso dituzte datuok, 2010eko bigarren deialditik.
El Diario Vascok CCOO sindikatuaren balorazioa jaso du eta "emaitzak asaldagarriak" direla diote. CCOOekoek baieztatzen dutenez "suspenditu duten langile horien zati handi bat erabat ala partzialki dago lanetik liberatuta" eta "argi dagoela ez direla eskoletara joaten denbora galtzera, ondo prestatzeko interesa dutela". Sindikatutik galdetzen dute ez ote den exigentzia maila geroago eta altuago ala ez ote diren zailegiak azterketak
- Gipuzkoako Foru Aldunditik 40 lagunek bukatu zuten azterketa eta lauk bakarrik gainditu zuten.
- Bizkaiko Foru Aldunditik aurkeztu ziren 32ak suspenditu zuten.
- Arabako foru aldunditik 40 aurkeztu ziren eta bakarrak gainditu zuen.
- Donostiako udaletik 34 aurkeztu eta lauk gainditu.
- Bilboko udaletik, 21 aurkeztu eta batek berak ere ez zuen gainditu.
- Gasteizko udaletik 93 aurkeztu eta lauk gainditu.
- Eusko jaurlaritzatik 213 aurkeztu eta 17k gainditu