Poltsikoko telefonoak laster 7 zenbakiaz hasiko dira

Maider Arregi 2010ko abe. 29a, 14:41

Merkatuko Telekomunikazioen Batzordeak Orange konpainiari zazpiarekin hasten diren 200.000 zenbaki esleitu dizkio. 100.000 zenbakiko bi bloke izango dira eta 7477 eta 7478 zenbakiak izango dituzte. Hala, zenbaki horiekin, Orange enpresa frantziarrak zenbait proba erreal egingo ditu erabiltzailekin.

 

Jakitera eman dutenez, zazpiak ez du sei zenbakia ordezkatuko. Dagoeneko agortu dira-eta seiarekin hasten diren zenbakien konbinazioa, autoen matrikulekin gertatzen den moduan. Industria Ministerioak, onartu du 2011ko urriaren 1etik aurrera, 7 zenbakia, erabilgarri izatea bermatzen duen araua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak