Google Body Browser: gizakiaren anatomia hiru dimentsiotan

Usoa Agirre 2010eko abenduaren 17a

Googlek erakutsi dizkigu munduko txokorik ezezagunenak Google maps eta Google earth erremintei esker. Bada orain gizakiaren gorputzaren barrura begira jarri dira eta Google Body Browser egin dute. Erreminta honen bidez giza gorputzaren hiru dimentsioko modelo birtual baten zehar esploratu ahal izango dugu.

Oraindik GoogleLabs deritzon Googlen laborategian ari dira gai honekin, baina dagoeneko ikus daiteke nola funtzionatzen duen bertan Google Chrome edo Firefox nabigatzaileak erabilita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak