Punta-puntako futbol taldeak Gabonetako Emakumezkoen VI. Futbol Txapelketan

Ander Monedero 2010ko abe. 10a, 15:19

Arizmendi ikastolak Gabonetako Emakumezkoen VI. Futbol Txapelketa aurkeztu du gaur Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Senior mailako txapelketan Debagoieneko selekzioaren aurka emakumezkoen punta-puntako futbol taldeak izango dira: Superligan aritzen diren Reala, Athletic eta Eibar taldeak.

Guztira, txapelketak dituen hiru mailetan, 20 taldek parte hartuko dute. Emakumezkoen futbola bultzatzea da txapelketaren helburua.

Iraetaren esanetan, urtean zehar gizonezkoen futbol txapelketa asko jokatzen dira, baina bat ere ez emakumezkoena. Txapelketa honetan, kiroltasuna sustatzea eta futbolaz gozatzea dira helburuak. Aurtengo txapelketa hilaren 30 eta 31n jokatuko da Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.

Abenduaren 30ean infantil eta kadete mailako txapelketak jokatuko dira. Goiz eta arratsaldez jokatuko dituzte partiduak eta arratsaldeko 18etan egingo dute sari banaketa.

Hurrengo egunean, senior mailako taldeak arituko dira. Guztira, lau talde lehiatuko dira, Debagoieneko selezkioa eta Espainiako Superligan aritzen diren Reala, Athletic eta Eibar taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak