Hartutako burmuin kaltearen karga globalaren inguruan ikerketa aitzindari bat egin du Javier Marrek, Osasun Kudeaketa Unitateko buruak eta Gipuzkoa Mendebaldeko Ospitale-arteko Ikerketa Unitateko koordinatzaileak.
Burmuin kaltean pentsatzen hasita, bi eredu hartu behar ditugu kontuan: alde batetik, zirkulazio istripuen ondorioz hitz egiteko edo ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonak esaterako, eta bestalde, gaixotasun burmuin baskularrak dituztenak, hau da, burmuineko arteria bat itxi eta ondorioz zati horretatik kontrolatzen diren organismoko ekintzak pertsona horrek ezin egin ahal izatea.
Gaur egun hartutako burmuin kaltearen ondorio sozio-sanitarioei buruzko informazioa eskasa eta sakabanatua da, horregatik ikerketa hori oso garrantzitsua da.
700 gaixo aztertu dituzte
Ikerketa egiteko, urtebetean Gipuzkoako 700 gaixo aztertu ditu Mar Doktoreak eta diru kosteei buruz ondorio hauek atera ditu: "Urritasun arina dutenek urtean 3.000 euroko kostua dute eta geroz eta kronikoagoak diren gaixoak 45.000 eurora ere irits daitezke".
Baina ondorio nagusia da orain arte kudeatu den modeloa, hau da, gaixoen zaintza neurri handi baten familien gain dagoen modeloa, mugara iristen ari dela. Mar Doktoreak gaineratu du, gizarteak kontziente izan behar duela eta baliabide gehiago eskaini behar diela pertsona jakin batzuei, eta orokorrean urritasunen bat dutenei.