Lurraldebuseko informazioa mugikorrean

Irati Goitia 2010ko aza. 30a, 15:14

Nabigatzailez hornitutako telefono mugikorren bidez lortu ahal izango dute Lurrraldebuseko erabiltzaileek ibilbideen inguruko informazioa.

Informazioa honako helbidean eskura daiteke: www.lurraldebus.net/mobile

Aplikazio berri horri esker, edozein lekutatik eta geltokietako markesinetara joan beharrik izan gabe, interesatuek askotariko informazioa eskuratu ahal izango dute: ibilbide, tarifa, ordutegi edota udalerri bakoitzeko geralekuen gainekoa. Interesatuak hautatutako geralekura hurrengo autobusa iristeko zenbat denbora falta den ere jakin ahal izango da zerbitzu berri honen bitartez. 

Herritarrak bere mugikorrean ikusi ahal izango du Gipuzkoako herriarteko garraio sare zabala osatzen duten 1.300 geralekuetako informazioa.

Bestalde, webgune honek beste zerbitzu bat ere eskaintzen du: txartel bakarra dutenek euren datuak ikusi ahal izango dituzte. Zerbitzu honek beste bide bat eskainiko du egindako mugimenduak eta bidaiak kontsultatu eta eskatzeko, orain arte baino azkarrago eta zuzenagoa. 

Informazioa honako helbidean eskura daiteke: www.lurraldebus.net/mobile

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak