Julen Agirrezabala Plazaguneako arduradunaren arabera, hiru oinarri ditu Gurebook.com-ek: "Argitaletxeekiko eta irakurleekiko hurbiltasuna, euskara Interneten ikustaraztea eta aro digitalaren erronka berriekiko irekitasuna".
Webgunea aurkeztearekin batera etorri dira kexuak ere Interneten. Twitterlari euskaldun batzuk kexatu dira liburu elektronikoen prezioa garestiegia dela esanez.