Geocaching: Altxorraren bila GPSarekin

Usoa Agirre 2010ko aza. 24a, 11:14

Askok agian ezagutuko duzue Geocachinga eta praktikatu ere egingo zenuten agian, baina atzo Tokitan.tv-ko Haritz Rodriguezek argitaratu duen bideoa aitzakia moduan hartuta turismoa egiteko modu ezberdin hau azalduko dugu.

Geocachinga Altxorraren bila jolasaren estiloko zerbait da, baina Internet eta GPSa erabilita. Norbaitek toki batean altxor txiki bat ezkutatzen du. Gero tokiaren koordenatuak jartzen ditu Interneten, geocaching.com webgunean, eta beste erabiltzaile batzuk hura aurkitzen saiatzen dira.

Normalean tupperware motako ontzi bat izaten da altxorra. Barruan koaderno bat eta arkatza egoten dira, altxorra aurkitzen duenak idatz ditzan bere izena, eguna eta zer hartu eta zer laga duten bertan.

Altxorra ez da gauza handia izaten normalean, detaile txiki bat. Hartu daiteke, baina beti laga behar duzu zerbait haren ordez eta koadernoan apuntatu.

Behin hori eginda berriz ondo gorde behar da, geocachingean parte hartzen ez dabilen inork ez dezan topatu.

Etxera joandakoan, geocaching.com webgunean jarriko dugu abisua non egon garen eta zer topatu dugun azalduz.

Beste kasu praktiko bat kontatu zuen iaz Gari Araolazak Sustatu.com-en.

Debagoienean ere badaude

Altxorraren bila horren aitzakian leku interesgarri asko ezagutu daitezke eta benetan gomendagarria da.

Tokitan.tv

Soriako Geocache baten aurkikuntzaren bideoa da hain zuzen ere Tokitan.tv-ko Haritz Rodriguezek argitaratu duen hau. Ikus ezazue, Geocachinga zer den hobeto ezagutzeko.

cc-by-sa tokitan.tv

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak