Twitter, kazetaritza eta Umap hizpide

Usoa Agirre 2010eko azaroaren 18a

Hedabideak eta sare-sozialak bidegurutzean izeneko jardunaldia antolatu zuen Codesyntax enpresak joan den eguaztenean. Twitterren gainean aritu ziren Joxe Arantzabal eta Iban Arantzabal, eta Luistxo Fernandezek Umap tresna berria aurkeztu zuen.

Twitter eta kazetaritzaren gaineko hausnarketa batzuk atera ziren handik:

Jon Berezibarrek kronika egin zigun jardunalditik bertatik. Hemen bideoa:

Umap

Umap  tresna berria aurkeztu zuen Codesyntaxeko Luistxo Fernandezek. Twitterreko euskarazko mezuak biltzen ditu Umapek eta orain atal berria ere badute: Umap TopNews. Tuiterlari euskaldunek partekatutako esteketan oinarritzen da albistegi hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak