"Momentuz entzundakoaren arabera, lau hildako eta ehunka atxilotu eta zauritu daude"

Ubane Madera 2010ko aza. 8a, 12:01

"Marokoko armada sartu da kanpalekuetara, 20.000 saharar handik bota guran". Horixe da Olaia Sagredo IESBAA elkarteko kideak Arrasate Irratian kontatu duena oraintxe bertan. Haren esanetan, emakumeak eta umeak kanpalekutik atera dituzte eta gizonezkoak geratu dira, hura defendatu nahian. "Momentuz entzundakoaren arabera (konfirmatu barik) lau hildako eta ehunka atxilotu eta zauritu daude". Halakoak eta beste kontatu ditu asteburuan Casablancan erretenituta izan den IESBAAko kide aretxabaletarrak. Segidan duzue elkarrizketa osoa entzungai.

           

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak