Oñati, Donostia, Arrasate eta Bizkaiko musika taldeak, egubakoitzean, Danbakan

Ubane Madera 2010ko aza. 2a, 18:06

El Trio Calavera (Oñati), Rock Privado (Oñati-Donostia), Front Malabar (Arrasate) eta Ymotek (Abadiño) taldeek jardungo dute egubakoitzean Danbakan. 22:30ean da hasiko dira kontzertuak, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Sarrera, 5 euro (3 euro Gazte Kutxarekin).

Runba, pop-rocka, 70eko hamarkadako rocka eta metal bortitza entzungo dira egubakoitzean Elgetan, Danbaka Musika Lehiaketaren 4. edizioko bigarren kontzertuan.

Oñati eta Donostia

Runba musika ekarriko dute El Trio Calavera oñatiarrek; 2010ean sortutako taldea da hori. Oñatiar eta donostiarrez osatutako Rock Privado musika taldeak, berriz, popa eta rocka uztartuko dituzte zuzenekoan; 2007az geroztik dabil Rock Privado taularik taula.

Arrasate eta Bizkaia

1970eko hamarkadako rock power estiloko musika taularatuko dute ingelesez, Front Malabar talde arrasatearrak (2009). Eta bukatzeko, Bizkaia aldetik, Abadiñotik datorren Ymotek taldeak metal musika interpretatuko dute, horiek ere ingelesez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak