"Zuzenean" disko berriaren aurkezpenak egiten dihardu Benito Lertxundi egunotan hiriburuetan, eta abenduaren 2an iritsiko da labetik atera berri duen diskoarekin Eskoriatzako kiroldegira. Dagoeneko, ohiko salmenta puntuetan sarrerak salgai jarrita daude, 12 euroko prezioan. Egunean bertan, takilan, sarrerak 15 euroko prezioa izango dute.
Sarrerak honako lekuetan eskura daitezke:
Sarrerak honako lekuetan eskura daitezke:
Eskoriatzan: Dorleta paperdendan, Mirentxu tabernan eta kiroldegian
Aretxabaleta: Arlutz tabernan
Arrasaten: Montte tabernan
Bergaran: Bilintx liburudenda
Oñatin: Turismo bulegoan
Erakusketa
Gainera, Eskoriatzan bibliotekan, Benito Lertxundiren diskografiaren erakusketa jarrita dago nahi duenak ikusi eta maileguan Benitoren diskoak hartzeko.