Zaborraren arazoa tratatzeko bi sistema berezi ikusi dituzte Katalunian debagoieneko ordezkariek

Miren Arregi Amasorrain 2008ko urt. 16a, 19:33
Bailarako hainbat herritako, debagoieneko mankomunitateko eta San Markos mankomunitateko hainbat ordezkari izan dira Katalunian, zaborra tratatzeko han darabiltzaten sistemak ikusten. Bi sistema mota ikusi dituzte; batetik atez atekako zabor bilketa sistema eta bestetik zaborra tratatzeko planta bat.

Zaborraren arazoari neurri batetan irtenbidea eman diozaioketen metodoen bila joan dira Kataluniara San Markos mankomunitateko eta debagoieneko mankomunitateko eta hainbat udalerritako ordezkariak. Guztira Elgetako, Antzuolako eta Eskoriatzako alkateak, Arrasateko udaletxeko ordezkari bi, eta mankomunitateko beste bi teknikari joan dira Kataluniara.

 

Bi sistema berritzaile

 

Bi sistema ikusi dituzte; batetik, atez atekako zabor bilketa sistema; eta bestetik zaborra tratatzeko planta bat. Atez atekako bilketa sistema, izenak berak dioen moduan, etxe bakoitzetik zaborra biltzean oinarritzen da. Horrek baina, etxeetan ahalegina eskatzen du. Hondakinen bereizketa etxean bertan egitea, alegia; zabor organikoa, ez organikoa, kartoia, beira eta bestelakoak etxetik bereizita atera behar dira. Antza, sistema honekin, zaborraren birziklapen maila oso altuak lortzen dira.

 

Bestetik behin zaborraren bilketa egin ostean, hondakin hori guztia tratatzeko planta bat ere ikusi dute. Planta honetara, alde batetik iristen dira honakin organikoak, eta bestalde, bereiztu bariko zabor poltsak. Zabor organikoa konposta bihurtzen dute eta bestalde,  biometanizazioa ere egiten dute. Modu honetara, energia aurreztuz.

 

Mankomunitatean, ikusi duten guztiaren balorazio edo azterketa bat egin behar dute orain, ikusi dute eta hango esperientzia lagungarri izan daitekeela, gurean erabakiak hartzerako garaian. Hori bai, ondorio garbi bat atera dute; birziklapen maila askoz ere altuagoak lortzen dira sista hauekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak