Zaborra biltzeko modu berriak ikasita, bueltan dira ordezkari politikoak

Goiena 2010ko eka. 10a, 17:17

Debagoieneko eta San Markoko mankomunitateetako ordezkari politikoak itzuli dira Italiatik, atez-ateko sistema eta zaborra biltzeko modu berriak ezagutzeko egindako bidaiatik. Herrialde horretan, aitzindariak dira atez-ateko sisteman eta gure ordezkariak nola funtzionatzen duen ikusten izan dira hemen ere martxan jarri daitekeen aztertzeko.

Ibarreko udaletako ordezkaritza bat Italian izan da. Milan eta Torino inguruko herrietako zabor kudeaketen esperientziak ezagutu dituzte. Bertako atez-ateko zabor bilketa ezagutu dute eta sistema horren aldekoak euren usteetan indartuta etorri dira. 
2004an, edukiontzietan beharrean gaikako bilketa atez-ate egiten hasi zirenean, hirukoiztu egin zen bildutako hondakinen kopurua; %25 biltzetik %75 batzera pasa ziren.

Sistema honekin, herritarrek asteko egun eta ordu zehatzetan atera behar izaten dute hondakin mota bakoitza. Adibidez, Castagnolen, astean behin atera ditzakete plastikoa, papera eta kartoia, eta berrerabilgarriak ez diren hondakinak; eta astean bitan hondakin organikoak.

Italian ikusitakoarekin pozik agertu dira Debagoieneko ordezkariak, eta ikusitakoak ikusita sistema honen aldekoak direnek uste dute posible dela gure bailaran ere ezartzea.

Italian, zabor gehien sortzen dutenek gehiago ordaintzen dute eta ibarreko ordezkari gehienek ondo ikusten dute neurria. Orain, ikusitakoa aztertu eta Debagoienean zein sistema ezarri erabaki behar dute mankomunitateko ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak