Udalen lege proiektuak herri galdeketak arautuko ditu

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko eka. 13a, 12:37
Joan den astean onartu zuen Eusko Jaurlaritzako Gobernu kontseiluak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakundeen arteko eskumenak eta harreman instituzionalak zehaztuko dituen Udalen Lege Proiektua. Araudia indarrean jartzeko Gasteizeko lege biltzarrak lege proiektua onartu beharko du.

Lege proiektuaren helburua antolaketa politiko-administratiboaren araudia erregulatzea da. Jaurlaritzak onartu duen lege proiektuak, besteak beste, herri galdeketak egitea arautzen ditu. Baina, oraindik ez dute jakinarazi nola arautuko duen.

Eudelek tramitatu du

Oñatiko udaletxeko idazkaria den Jesus Mari Madinabeitiak esan du oraindik parlamentuak onartu beharreko legea dela. Azpimarratu du "aspaldi" onartuta egon beharreko legea dela. Lege proiektuan, udaletxeen eskubideak eta autonomia aurreikusten direla gaineratu du. "Eudel sartu da lege proiektu horren tramitazioan; esan daiteke, udalen ordezkaria izan dela Eudel. Horregatik, uste dut udalen eskubideen alde egingo duen legea izango dela eta ona izango dela", dio.

Udalek dituzten konpetentziak

Horrelako lege bat beharrezko ote den galdetuta, "lege oso zaharrekin gabiltza lanean; 1980ko hamarkadako legeak ditugu gaur egun. Eta, orain udaletxe batek eskaintzen dituen zerbitzuak ez dira lehen eskaintzen ziren berdinak. Orain udaletxeek hainbat konpetentzia hartu dituzte, legeetan aurreikusten ez direnak. Hezkuntza, gizarte zerbitzua… gizarteak eskatzen zituelako hasi gara zerbitzu horiek ematen" dio Madinabeitiak.

Eskumenak finkatzea

Madinabeitiaren esanetan, eskumen guzti horiek eguneratuko dituen lege baten beharra dago. Izan ere, "nahasketa" dagoela dio. "Uste dut lege honek argitu egingo dituela gauza guzti horiek", azaldu du Madinabeitiak. Hori dela-eta, ez du uste, Lege Proiektu horren gai garrantzitsuena herri galdeketa denik. "Eskumenak finkatzea: zeintzuk Jaurlaritzarenak eta zeintzuk Udalarenak", uste du Madinabeitiak izango dela garrantzitsuena.

Antzuolako Udalean esan dute ez dutela horren berririk. Elgetako udalean diote: "Udaletxe txikia da eta ez dugu lege proiektu hori aztertu". Gaineratu dute, ez dutela herri kontsultarik egiteko beharrik ikusten eta beharra dagoenean aztertuko dutela gaia.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak