Oñatiko hiltegia kudeatzeko sozietate publikoa eratu gura du Mankomunitateak

Miren Arregi Amasorrain 2008ko uzt. 3a, 17:55
Debagoieneko Mankomunitateak Oñatiko abere hiltegiari bultzada eman nahi dio eta horretarako udalez osatutako sozietate publikoa eratu gura dute datorren urterako. Gaur aurkeztu dute proposamena Oñatiko udaletxean.

Hiltegiko presidente Pedro Iturbek azpimarratu du, sektorea indartu beharra dagoela, egun enpresa handiek sektorea asimilatzen dutela, eta horregatik, bera babestu eta indartzeko politikak martxan jarri nahi dituztela.

Ganadu ustiategi txikiak, baserriak alegia, eta baita hiltegi txikiak ere mantendu behar direla azpimarratu dute agerraldian.

Kanpoko haragia

Adierazi dute, askotan hemengo okela jaten dugula uste dugula baina hemen kontsumitzen den haragiaren %40a bakarrik dela hemengoa. Gipuzkoako Sagardotegietan eta jatetxeetan ere, ez dela gure baserrietako okela jaten gaineratu dute. Abere hiltegia errentagarria izateko, urtero 560 buru hil behar direla adierazi dute, eta gaur egun 450 hiltzen dira.

Gaineratu dute azken urteotan Eusko Jaurlaritzak abere hiltegi txikiak ixteko apustua egin duela, eta hiltegien zentralizazioa bilatzen zuela. 2004an, Gurokela taldea sortu zenean, abere askok Bilborako bidea hartu zutela ere gaineratu dute, horrek kostuak gehitzea suposatzen duelarik.

Prozesua merkeago eta gertuago

Oñatin hiltegia izateak prozesua merkatuko luke eta lekukotasunak eta kalitateak hartuko luke garrantzia. Orain arteko kudeaketa ere zuzena izan bada ere, proposamen berri horrek baserritarrak, hiltegi eta harakinak elkarlanean ibiltzea ahalbidetuko lukeela esan du Iturbek, bitartekaririk gabe. 

Zerbitzua martxan jartzeak 250.000 euroko kostua izango luke.

Gaineratu dute, lehenengo sektorearentzat eta bailararako orokorrean hiltegia gakoa dela eta guztion konpromisoak beharrezko direla gaineratu dute. Alegia, baserritarrena, harakinena, kontsumitzaileena, sindikatuena, langileena, eta baita alderdi politikoena ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak