Mikel Laboa hil da

Maider Arregi 2008ko abe. 1a, 10:35
Mikel Laboa musikari donostiarra hil da gaur, astelehena, 74 urte zituela. Azken egunotan ospitalean zegoen eta gaur, abenduaren 1ean, goizeko 8:30ean hil da. Sustatun irakurrita jakin dugu albistea. Donostiako Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Abenduaren 23an eman behar zion Gipuzkoako Urrezko Domina Foru Aldundiak.

Sarean jasotakoak

Euskal Wikipedia: Mikel Laboa

Sustatu.com: Mikel Laboa hil da

Zenbait bideo sarean

 

Bere kantuen letrak, Musikazblai webgunean

Biografia

Donostiako Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaletxeko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak Lekeitio aldera joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen, harik eta 1967an haur neuropsikiatrian espezializatu zen arte. Urte horietan Iparraldeko herri musikak interes handia sortu zion eta Katalunian zela gertutik ezagutu zuen Nova Canço zeritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa Yupankiren diska batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion eta haien xarma erakutsi. Gaur egun, Donostiako Antigua auzoan bizi zen.*

Ez Dok Amairu

1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu osatzen du beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortzen dute. Estilo tradizionala eta berriak elkartzu eta Bertolt Brecht bezalako autoreen letrak abesten dituzte. Lekeitioak abesti sorta ere sortzen ditu, oihu eta zarata esperimentalekin. *

Bakarkako arrakastak

1974an Bat-Hiru diskoa egin zuen, jada euskal ereserkiak bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki Txoria txori). Bere lanetan bitxikeria bat badago: LP guztiak zenbakituak daude, 1etik 17raino, baina 13rik gabe, Ez dok hamairu taldearen omenez.*

Diskografia

 

*Euskal Wikipediatik ateratako testuak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak