Madrilera bidean enplegu eta iraunkortasunerako proiektuak

Mirian Biteri 2010ko ots. 8a, 09:49
Debagoieneko udalak lanpetuta ibili dira azken asteotan Enplegurako eta Tokiko Iraunkortasunerako Fondoekin finantzatzeko proiektuei azken ukituak ematen eta onartzen. Joan den eguenean, otsailak 4, amaitu zen Espainiako Gobernuari proposamenak aurkezteko epea, hark onartu edo alboratu ditzan. Bigarren plan horren harira, Madrilek 6.832.384 euro bideratuko ditu aurten bailarara.

Herriz herri

Arrasate    2.375.551

  • Gelmatik Nafarroa etorbiderainoko gunea urbanizatzea    
  • Kiroldegiaren egitura sendotzea   
  • Udal eraikinak sarez konektatzea   

Bergara    1.594.151

  • Irizar jauregia berritzea   

Oñati    1.169.289

  • Errekalde auzoaren eraberritzea       

Aretxabaleta    718.481

  • Lausittako saneamendu eta horniduraren gaineko plana
  • Belorrieta, Loramendi eta Mitarte hobetzea
  • Argiteria publikoaren energia-eraginkortasuna neurtzea   
  • Udaletxean dauden traba arkitektonikoak kentzea
  • Bolinagara doan bidea hobetzea
  • Futbol zelaiko galdara gela berritzea
  • Ponpaketa instalazio eta ur biltegien arteko sareak hobetzea
  • Tailer sarea eratzea   

Eskoriatza    440.105

  • Santa Ana antzokia egitea   
  • Luis Ezeiza eta Gaztañaduiko argiteria publikoa aldatzea       

Antzuola    231.890

  • Ur biltegia eraikitzea   
  • Antigua eta Errekaldeko argiteria publikoa hobetzea   

Aramaio    160.972

  • Nabe industriala eraikitzea
  • Oleta auzoan suaren kontrako azpiegiturak hobetzea   
  • Goiko errotako fosako ur-zikinak Ibarrara eramatea    

Elgeta    113.513

  • Udaletxeko leihoak aldatzea
  • Ikastetxeko itokinak konpontzea
  • Herrian hainbat baranda jartzea       

Leintz Gatzaga    28.432

  • Jakion enpresako biltegiko teilatua konpontzea
  • Plazan oinezkoendako segurtasun neurria jartzea   
Espainiako Gobernuak orain aurkeztutako egitasmo horiek aztertuko ditu, onartu edo albora ditzan. Lanak 2010 urtean zehar egingo dira; horiek ere abenduaren 31rako egon beharko dira horiek guztiak amaituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak