Langabeziak behera egin du, eta urteko bigarren datu onena izan du urrian

Leire Kortabarria 2009ko aza. 3a, 15:51
Langabeziak jaisten jarraitzen du Debagoienean, eta urriko datua urteko bigarren onena da: %10,44 da langabezia tasa, INEMen arabera (3.237 langabe). Orain arte, urteko datu onena urtarrilekoa da: %10,03 (3.108). Irailetik urrira, 0,41 puntu jaitsi da tasa hori.

Herririk herri, denetarik izan da, baina gehienetan ere jaitsi egin da langabezia. Nabarmena da Eskoriatzaren kasua: han 20 langabe gutxiago dago (-%0,96); eta Oñatin, 38 gutxiago (-%0,7). Langabeziak nabarmen egin du behera Arrasaten ere: 62 langabe gutxiago INEMen izena emanda (-%0,53), eta Aretxabaletan: 16 langabe gutxiago (-%0,46). Lanik gabe zeudenen kopuruak behera egin du ere Elgetan (bat gutxiago, -%0,20) eta Leintz Gatzagan (bat gutxiago, -%0,75). Aldiz, igo egin da Antzuolan (zazpi langabe gehiago, +%0,77) eta Bergaran (lau langabe gehiago, +%0,06).

Debagoieneko datuak ez du bat egiten Gipuzkoako eta Euskadiko datuekin: EAEn, INEMen izena emanda zeuden 125.589 lagun urrian, irailean baino 2.195 gehiago (+%1,78). Igo egin da ere iazko urriarekin alderatuta: 12 hilabete hauetan, 37.752 langabe gehiago erregistratu dira (+%42,98). Hala ere, Espainiako batez besteko datua baino hobea da EAEkoa, han %2,67 igo da-eta langabezia tasa (3.808.353 langaberekin bukatu da urria), Espainiako Lan eta Immigrazio Ministerioaren datuen arabera, betiere.

Gipuzkoan, irailarekiko igoera %1,3ekoa izan da (486 langabe gehiago), eta urria 37.685 langaberekin bukatu du.

Herriz herri



Antzuola Aretxabaleta Arrasate Bergara Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga
Oñati
Errolda (2001ean)

1.899 6.184
23.118 14.965 974 3.925 240 10.705
Errolda aktiboa (2001ean)

910 3.227 11.571 7.175 492 2.079 133 5.404


   
         
Urtarrila 2009
Langabe kopurua
87 342 1325 633 38 258 13 412

Langabezia tasa
9,56
10,60
11,45
8,82
7,72
12,41
9,77
7,62
Otsaila 2009 Langabe kopurua 94 363
1442 711 46 266 11 440

Langabezia tasa 10,33
11,25
12,46
9,91
9,35
12,79
8,27
8,14
Martxoa2009 Langabe kopurua 97 368 1500  707 47 267 14 469

Langabezia tasa 10,66
11,40
12,96
9,85
9,55
12,84
10,53
8,68
Apirila 2009 Langabe kopurua 86 368 1465 715 44 274
11 480

Langabezia tasa 9,45
11,40
12,66
9,97
8,94
13,18
8,27
8,88
Maiatza 2009 Langabe kopurua 84 358 1423 697 38 265 11 482

Langabezia tasa 9,23
11,09
12,30
9,71
7,72
12,75
8,27
8,92
Ekaina 2009 Langabe kopurua 89 367 1397 723 40 275 12 449

Langabezia tasa 9,78
11,37
12,07
10,08
8,13
13,23
9,02
8,31
Uztaila 2009 Langabe kopurua 82 358 1434 720 45 267 12 414

Langabezia tasa 9,01
11,09
12,39
10,03
9,15
12,84
9,02
7,66
Abuztua 2009 Langabe kopurua 91 364 1438 746 46 263 11 437

Langabezia tasa 10,00
11,28
12,43
10,40
9,35
12,65
8,27
8,09
Iraila 2009 Langabe kopurua 90 367 1435 719 41 266
13 432

Langabezia tasa 9,89
11,37
12,40
10,02
8,33
12,79
9,77
7,99
Urria 2009 Langabe kopurua 97 352 1373 723 40 246 12 394

Langabezia tasa 10,66 10,91 11,87 10,08 8,13 11,83 9,02 7,29

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak