Lan bizitza eta familia bizitza hobeto uztartzeko programa pilotua Lazpiurren

Miren Manias 2010ko uzt. 20a, 15:57
Ordutegiak aldatzeko programa pilotua lau enpresatan jarri dute martxan, tartean Bergarako Lazpiur enpresan. Helburua da langileei ordutegi malguak izateko aukera eskaintzea lan giroa hobetu eta produktibitatea areagotzeko.

Bellota Herramientas, Euskaltel, Vadillo Asesores eta Bergarako Lazpiurren jarri dute martxan lan-ordutegiak aldatzera bideratutako programa pilotua, langileek lan bizitza eta familia bizitza hobeto uztartzeko helburuarekin. Hainbat sektoretako enpresak aukeratu dituzte metodologiari buruzko kasuistika zabalagoa aztertzeko asmoz.


Horietako bakoitzean tokian tokiko metodologia ezarriko dute langileei ordutegi malguagoak proposatuz; modu horretan, lan giroa hobetu eta produktibitatea areagotu nahi dira; izan ere, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte sailak egindako ikerketa baten arabera, ordutegi malguek modu baikorrean eragiten dute produkzio gaitasunean: lan giroa hobetu, langileen asebetetze maila eta produktibitatea igo eta azkenik, hobetu egiten dute bezeroarekiko arreta. Hori bai, lana ulertzeko modua aldatu beharko litzatekela dio Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak, enplegatuekin beharrean, pertsonekin lan egin behar dela argudiatuz.

 

Irailean eta urrian aipatutako enpresen egoeren gaineko diagnostikoak egingo dituzte, diseinatutako lehendabiziko plangintzan egon daitezkeen arazoak konpondu eta ordutegi aldaketa zein sailetan ezarriko den zehazteko. Sistema lau hilabetez egongo da indarrean eta 2011ko martxoan emaitzak ebaluatu eta erantzun positboa badu, programa beste enpresa batzuetara hedatzea izango da hurrengo urratsa.


Jaurlaritzak emadako datuen arabera, oro har, Europan baino 232 ordu gehiago lan egiten dira Espainian; eta bataz beste lanaldi laburrak dituzten europar herrialdeek produktibitate handiagoa dute lan egindako ordu bakoitzeko. Euskal langileen produktibitateari dagokionez, %2 jaitsi da azken 10 urteotan, eta asko dira lanaldi zatitua daukatenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak