Komunikaldiak 07: Tokiko Telebista digitala euskaraz

Usoa Agirre 2007ko ots. 21a, 14:03
Martxoaren 1ean HUHEZIk komunikazioaren inguruko jardunaldia antolatuko du, bigarren urtez jarraian. Aurtengo ekitaldirako gaia honako hau izango da: “Tokiko Telebista Digitala Euskaraz”. Jardunaldi horren helburuak dira: batetik, ikasleei gerturatzea tokiko telebistaren inguruko gaia eta lanbidea; bestetik, argi pixka bat egitea tokiko telebista digitalen inguruan.

Partaideen artean izango dira Eusko Jaurlaritza, Hamaika taldea, Goiena, EHU, eta Goierri Telebista, besteak beste. Babeslea, berriz, Euskaltel enpresa da.
 
Komunikaldiak plaza bat dira unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko, eta zuzenduta daude komunikazioa ikasten ari diren ikasleei, hedabideetako eta enpresetako profesionalei nahiz komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. 

Egitaraua

09:00 Aurkezpena. Iosu Zabala, MUko errektorea.
09:15 Edurne Basoa, Kultura sailburuaren kabinete eta Gizarte Hedabideen zuzendaria: "Tokiko telebista digitala arautzeko dekretua EAEn. Eredu eta helburuen luze-zabalak".
10:15 Iñaki Uria, Hamaika Telebista Hedatzeko taldeko zuzendari nagusia: "Hamaika Telebistaren proiektua".
11:15 Kafea.
11:45 Inazio Arregi, Goiena Komunikazio Zerbitzuetako zuzendari nagusia: "Goiena Taldearen eragin asmoak TTDaren garaian".
12:45 Galdera-erantzunak.
13:15 Bazkaria.
15:00 Mahai-ingurua: "Euskararen lekua Tokiko Telebista Digitalaren araudiaren barruan". Moderatzailea: Beatriz Zabalondo, HUHEZIko IK Departamenduko burua. Hasieran, parte hartzaileek bosna minutuko aurkezpena egingo dute:

  • Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea: "Zertan izango da eragingarria TTD euskararen normalizazioan?".
  • Lutxo Egia, Ibaizabal Telebistako komunikazio arduraduna: "Nola erakarri teleikusleak, euskararekin, Ibaizabal Telebistara?".
  • Jon Aldanondo, Goierri Telebistako arduraduna: "Nola ziurtatu euskarazko Tokiko telebista baten bideragarritasuna datozen garaietarako?".
  • Bea Narbaiza, EHUko irakaslea: "Beste herrialde batzuetako esperientziak (hizkuntzaren ikuspegitik): zer dute alde eta zer kontra".

16:30 Galdera-erantzunak.
17:00 Jardunaldien ondorioak eta amaiera.

Zelan izena eman

Izena emateko epea: otsailaren 26a arte. Izena emateko: bidali ordain agiria eta mezu bat helbide honetara: sarrera@huhezi.edu
Matrikula 25 € (ikasleak eta langabeak, doan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak